Loading...
0/1

Nola Iritsi

informazioa

Kotxez bazatoz, Kursaal Jauregia da erreferientzia errezena. Arrizul Beach Hotela, parean kokatzen da hain zuzen. Kotxea hotelak duen ibi-an uzteko aukera duzu minutu batzuetan.

Hegazkinez bidaiatuko baduzu berriz, Bilboko aireportuan (Loiu), Donostia- Hondarribia, edo Biarritzekoan lurreratu zaitezkete. Bilboko aireportutik autobusak daude Donostiara ordu erdiro (www.pesa.net); ordu bete inguruko bidaia da.

Donostia- Hondarribia aireportutik berriz, taxi edo autobusez hel zaitezke: E21 Hondarribia-Aeropuerto-Donostia autobusak aireportu parean (ordu edo ordu t’erdiro) hartu, eta autobus geltokira eramango zaitu, Arrizul Beach Hoteletik 10 minutura oinez dagoena.

Biarritzeko aireportutik ere autobus zuzenak daude Donostiako autobus geltokira (www.pesa.net), hauek maiztasun gutxiagorekin.

Trenez Renfe geltokira edo Autobus Geltoki berrira heltzekotan, hotelera oinez irits zaitezke 10 minututan.

Gora joan